2013/12/17

Napoleon Bonaparte -dokumentalak-

NAPOLEON BONAPARTE
Pertsonai berezi honen bizitza hobeto ezagutu gura badozu, bertan ikusi leikezuz History Channel-eko 2 bideo hauek. Gaztarotik hasita, Frantziako inperio garaia ulertzeko eta ikusteko aukera ezinhobea.

Napoleón Capítulo 1 Hacia el Destino

Napoleón Capítulo 2 Dominando a la suerte

Napoleón Capítulo 3 La cumbre de la grandeza

Napoleón Capítulo 4 Hacia el Destino Imperios








2013/12/16

Hemen doatsue 2013ko Doetinchem-eko Alkarraldaketako bideo bat, enjoy it!



ESKERRIK ASKO MADIBA


Abenduaren 5ean joan jaku Nelson Mandela, baina ez betirako. Ezinezkoa izango da Madiba ahaztea. Hegoafrikako beltzen eskubideak babesteagaitik 27 urte kartzelan egon eta gero, arrazakeria eta ezbardintasun klasisten aurka egindako borroka baketsuaren ostean, irrifarretsu urten zan kalera, eta arraroa dirudien arren, bere zigortzaileak parkatu zituen. Euren errugby kamisetak zuri baltzean ikusi gura zituen Madibak, bardintasunerako bide gogorra eraikiz. Errespetuaren bide baketsu hori munduko etxe guztietako telebistetara heldu zan, eta gure bihotzetara. Orain gure txanda da, hemetik aurera ez da Nelson egongo borroka hontan baina bai Madibaeta betirako gainera. Munduko toki guztietatik eman deutsegu azken agurra bardintasuna, parkamena eta errespetuan oinarritu dan pertsonari; bere bidearekin jarraitzea falta jaku orain eta horrexegaitik
Historiak ez dau sekula ahaztuko, eskerrik asko Madiba !