2013/05/27

ARTE IRUZKINAK-PINTURA-
Margolan baten iruzkina era ordenatu eta egokian egin ahal izateko, hemen doatsue gida edo eskema. Klasean Picassoren margolan bat aztertuko dogu gaur eta badaezpada ere, pintura lanen analisi eta iruzkinak egiteko erreferentzia blogean jartzen deutsuet.
Eskema hau oinarritzat eukita, saiatu Picassoren margolan honen iruzkin artistiko historikoa egiten!


2013/05/21

1929ko Krak-a

1929, DEPRESIO HAUNDIA
Hona hemen 1929 ko Wall Street-eko krisiari buruzko irudi eta bideo lagungarriak.
1920.hamarkada zoriontsuan, Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiak gorakada itzela euki eban. Lehen Mundu Gerran garaile irten zan AEB eta honek ekonomikoki eragin positiboa euki eban industrian, kanpo merkataritzan eta batez be, burtsan. Akzioak erostea inbertitzeko era zihurra zan garai hartan, banketxeek diru laguntzak era errazean ematen ebezan eta kale erdian be, burtsan jokatzea posiblea zan, kreditu eta prestamoak eskuratzeko aukera ugari egozalako.
Happy Twenties delakoaren bukaera laster etorriko zan, hain zuzen be, 1929ko Urriaren 24an, "eguen beltzan" deitutakoan. Konfidantza galdu zan bapateko kolpe gogorrean eta herritarrek euren inbertsioak egun bakarrean galdu ebezan, sekulako krisiari hasiera emonez.
Gaur egun be, antzeko berriak irakurri leikeguz egunero eta egia esateko, gaurko krisia 29koarekin konpara leikegu.
Laburpen bideoa euskeraz

“La cuna de Halicarnaso”

Dokumentala erderaz

Happy 20s Dokumentala ingelesez(koloreztatua)


“1930.hamarkada” dokumentala ingelesez (koloreztatuta)














2013/05/13

Stalin

STALIN EL TIRANO ROJO
Vlamdimir Ilich "Lenin" hil ostean, Josef Stalinek hartu eban bere lekua Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean. Azpijokoak, iruzurrak eta hildakoak ziren Stalinek proposatutako aldaketak. Mende hasierako bideo eta argazki koloredunak ikustea orain dala gitxirarte ezinezkoa izan zaigu eta dokumental hau ikusteak benetan merezi dau.

"Stalin, el tirano rojo"


2013/05/07

ERRUSIAKO IRAULTZA ETA SESB

1917an Errusia Lehen Munduko Gerratik erretiratu egin zala ikasi dogu, baina zergaitik?

Errusian Tsarrak agintzen eban era autoritario eta totalitarioan. Erdi Aroko sistema feudala bizirik mantentzen zan bitartean, errusiarren gehiengoa (nekazariak) pobrezian bizi zan, eta horrez gain, Gerra Haundian soldaduak eta lurralde asko galtzen egozan .

Egoera kaotiko honetan agertuko zaigu Marxismoaren ideologiaren itzelezko indartzea.
Boltxebikeak eta mentxebikeak ikusiko doguz, eta gaian landuko dogun moduan, Nikolas II.aren ordua bukatu egingo da. Honen ordez, Lenin jarriko da Errusiako agintari moduan, 1917an iraultza burutu ostean.
Partidu Komunista jarriko da gobernuan, eta SESB-ren sorrera ikusiko dogu laster. Lenin-ek, Sobietetan antolatutako gobernua jarri gura dau Errusian, eta proletalgoaren diktadura antolatuko dau.

Stalinek eta Trotsky-k Leninen kargua hartu nahiko dabe ideologo nagusia hil ostean, baina zoritxarrez lehenengoak lortu eban. Stalinen garaian diktaduraren antzekoa izan zan gobernu latza ikusiko dogu, opozizioa eta kontrako ideiak dituztenen artean purgak edo garbiketak eginaz.

















2013/05/02

KEITH HUGHES HISTORIALARIAREN BIDEOA DAUKAGU BARRIRO BE GURE BLOGEAN. GERRA HAUNDIAREN AZALPEN EDERRA EGITEN DEUSKU 15 MINUTUTAN. INGELESEZ HITZ EGITEN DAUELA GOGORATU, BAINA BAITA AZPITITULUAK LAR ONDO EZ DAGOZALA BE.
Hona hemen zeuok egindako Lehen Munduko Gerraren lan batzuk:

LEHEN MUNDU GERRA
BBC-World War One

Gerra Haundia ulertzen eta sentipenak gureganatzen lagunduko deuskun argazki sorta: