2013/12/17

Napoleon Bonaparte -dokumentalak-

NAPOLEON BONAPARTE
Pertsonai berezi honen bizitza hobeto ezagutu gura badozu, bertan ikusi leikezuz History Channel-eko 2 bideo hauek. Gaztarotik hasita, Frantziako inperio garaia ulertzeko eta ikusteko aukera ezinhobea.

Napoleón Capítulo 1 Hacia el Destino

Napoleón Capítulo 2 Dominando a la suerte

Napoleón Capítulo 3 La cumbre de la grandeza

Napoleón Capítulo 4 Hacia el Destino Imperios








2013/12/16

Hemen doatsue 2013ko Doetinchem-eko Alkarraldaketako bideo bat, enjoy it!



ESKERRIK ASKO MADIBA


Abenduaren 5ean joan jaku Nelson Mandela, baina ez betirako. Ezinezkoa izango da Madiba ahaztea. Hegoafrikako beltzen eskubideak babesteagaitik 27 urte kartzelan egon eta gero, arrazakeria eta ezbardintasun klasisten aurka egindako borroka baketsuaren ostean, irrifarretsu urten zan kalera, eta arraroa dirudien arren, bere zigortzaileak parkatu zituen. Euren errugby kamisetak zuri baltzean ikusi gura zituen Madibak, bardintasunerako bide gogorra eraikiz. Errespetuaren bide baketsu hori munduko etxe guztietako telebistetara heldu zan, eta gure bihotzetara. Orain gure txanda da, hemetik aurera ez da Nelson egongo borroka hontan baina bai Madibaeta betirako gainera. Munduko toki guztietatik eman deutsegu azken agurra bardintasuna, parkamena eta errespetuan oinarritu dan pertsonari; bere bidearekin jarraitzea falta jaku orain eta horrexegaitik
Historiak ez dau sekula ahaztuko, eskerrik asko Madiba !

2013/11/04

ANTIKHYTERA

Izen bereko irlan aspaldi aurkitutako "makina"ren ikerketa sakona egin dabe teknika modernoenak erabilita eta egia esateko, Arkeologia eta Historiaren munduan itzelezko oihartzuna izan dau. Disfrutatu ezazue !


2013/05/27

ARTE IRUZKINAK-PINTURA-
Margolan baten iruzkina era ordenatu eta egokian egin ahal izateko, hemen doatsue gida edo eskema. Klasean Picassoren margolan bat aztertuko dogu gaur eta badaezpada ere, pintura lanen analisi eta iruzkinak egiteko erreferentzia blogean jartzen deutsuet.
Eskema hau oinarritzat eukita, saiatu Picassoren margolan honen iruzkin artistiko historikoa egiten!


2013/05/21

1929ko Krak-a

1929, DEPRESIO HAUNDIA
Hona hemen 1929 ko Wall Street-eko krisiari buruzko irudi eta bideo lagungarriak.
1920.hamarkada zoriontsuan, Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiak gorakada itzela euki eban. Lehen Mundu Gerran garaile irten zan AEB eta honek ekonomikoki eragin positiboa euki eban industrian, kanpo merkataritzan eta batez be, burtsan. Akzioak erostea inbertitzeko era zihurra zan garai hartan, banketxeek diru laguntzak era errazean ematen ebezan eta kale erdian be, burtsan jokatzea posiblea zan, kreditu eta prestamoak eskuratzeko aukera ugari egozalako.
Happy Twenties delakoaren bukaera laster etorriko zan, hain zuzen be, 1929ko Urriaren 24an, "eguen beltzan" deitutakoan. Konfidantza galdu zan bapateko kolpe gogorrean eta herritarrek euren inbertsioak egun bakarrean galdu ebezan, sekulako krisiari hasiera emonez.
Gaur egun be, antzeko berriak irakurri leikeguz egunero eta egia esateko, gaurko krisia 29koarekin konpara leikegu.
Laburpen bideoa euskeraz

“La cuna de Halicarnaso”

Dokumentala erderaz

Happy 20s Dokumentala ingelesez(koloreztatua)


“1930.hamarkada” dokumentala ingelesez (koloreztatuta)














2013/05/13

Stalin

STALIN EL TIRANO ROJO
Vlamdimir Ilich "Lenin" hil ostean, Josef Stalinek hartu eban bere lekua Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean. Azpijokoak, iruzurrak eta hildakoak ziren Stalinek proposatutako aldaketak. Mende hasierako bideo eta argazki koloredunak ikustea orain dala gitxirarte ezinezkoa izan zaigu eta dokumental hau ikusteak benetan merezi dau.

"Stalin, el tirano rojo"


2013/05/07

ERRUSIAKO IRAULTZA ETA SESB

1917an Errusia Lehen Munduko Gerratik erretiratu egin zala ikasi dogu, baina zergaitik?

Errusian Tsarrak agintzen eban era autoritario eta totalitarioan. Erdi Aroko sistema feudala bizirik mantentzen zan bitartean, errusiarren gehiengoa (nekazariak) pobrezian bizi zan, eta horrez gain, Gerra Haundian soldaduak eta lurralde asko galtzen egozan .

Egoera kaotiko honetan agertuko zaigu Marxismoaren ideologiaren itzelezko indartzea.
Boltxebikeak eta mentxebikeak ikusiko doguz, eta gaian landuko dogun moduan, Nikolas II.aren ordua bukatu egingo da. Honen ordez, Lenin jarriko da Errusiako agintari moduan, 1917an iraultza burutu ostean.
Partidu Komunista jarriko da gobernuan, eta SESB-ren sorrera ikusiko dogu laster. Lenin-ek, Sobietetan antolatutako gobernua jarri gura dau Errusian, eta proletalgoaren diktadura antolatuko dau.

Stalinek eta Trotsky-k Leninen kargua hartu nahiko dabe ideologo nagusia hil ostean, baina zoritxarrez lehenengoak lortu eban. Stalinen garaian diktaduraren antzekoa izan zan gobernu latza ikusiko dogu, opozizioa eta kontrako ideiak dituztenen artean purgak edo garbiketak eginaz.

















2013/05/02

KEITH HUGHES HISTORIALARIAREN BIDEOA DAUKAGU BARRIRO BE GURE BLOGEAN. GERRA HAUNDIAREN AZALPEN EDERRA EGITEN DEUSKU 15 MINUTUTAN. INGELESEZ HITZ EGITEN DAUELA GOGORATU, BAINA BAITA AZPITITULUAK LAR ONDO EZ DAGOZALA BE.
Hona hemen zeuok egindako Lehen Munduko Gerraren lan batzuk:

LEHEN MUNDU GERRA
BBC-World War One

Gerra Haundia ulertzen eta sentipenak gureganatzen lagunduko deuskun argazki sorta:




















2013/04/21

LEHEN GERRATE MUNDIALA EDO GERRA HAUNDIA
Askotan ikusi doguz lubakietako edo "trintxeratako" irudi gogorrak telebistan edo zinemetan. Zeluloidearen munduan maisua izan dan Stanley Kubrick-en "Paths of Glory" filmak ederto erakusten deuskuz Gerra Handiaren egunerokoak. Pertsonai batzuk benetako datu historikoetan oinarrituta dagoz, ezetz topatu! Txuri baltzeko zinemaren historian bere lekua egin dauen filma ikusi nahi badozue, hona hemen eszena batzuk.



GERRA HAUNDIA KOLOREZ BETEA!
Beti ikusi dogu Lehen Mundu Gerra txuri baltzean baina guda sufritu zutenek, trintxeran odola emondakoek eta haien familiakoek, errealitatea gure moduan ikusten zuten, kolorez alegia. Dokumental honek, Gerra Haundiaren betiko irudiak erakusten deuskuz, baina koloreztatuta dagoz eta honek beste era batera hurbilduko gaitu lubakietara. Sei atal daukaz dokumentalak eta seguru nago Gerraren sentipenak hobeto bereganatzeko eta ulertzeko balioko deuskula.

2013/04/19

EXCHANGE PROGRAMME 2013 Holandatik eta Txekiatik etorritako ikasleekin aste honetan zehar hainbat ekintza egin doguz. Bilbotik tourra egin deuskue gure ikasleek, Gaztelugatxeko kanpaia jo dogu, Pobaleko burdindegian taloak egin eta jan doguz eta Sopuerta Abenturako aritz eta pinaburuen gainetik be ibili izan gara. Hona hemen aste hontako argazkiekin egindako bideoak.

 

2013/03/06

BOST MINUTUTAKO BIDEO HONEK INPERIALISMOARI BURUZKO AZALPENA EGITEN DEUSKU ETA INGELESEZ DAN ARREN, NAHIKO ERRAZ ULERTZEKO KAPAZAK IZENGO ZARETELAKOAN NAGO.


2013/02/26

NELSON MANDELA ETA MAHATMA GANDHI EZAGUTZEKO AUKERA DAUKAZUE HONAKO BIDEO HONEETAN. ATZERRIKO KOLONIZATZAILEEN AURKAKO BORROKA BAKETSUAREN EREDU HAUETATIK ASKO DAUKAGU IKASTEKO.

KOMUNISMOAK BE, KOLONIALISMO ETA GERREN KONTRA EGIN DAU BETI. HONA HEMEN ERNESTO CHE GUEVARAK INPERIALISMOAREN INGURUAN DIONA.

2013/02/19

Lerro kronologikoak lantzeko eta era berean historiaren etapa ezberdinetan emondako berezitasunak ikertzeko balio deutsuen web orrialdea daukazue berton. Aintzinateko, Erdi Aroko edo barriagoak diren arte lanak ikusteko era parebakoa. Historian zehar izandako pertsonai interesgarrien informazioa eta argazkiak topatzeko erabil dezakezue orrialde hau, edota Erdi Aroan, Australia edota Asiako edozein lekutako historia ezagutu ahal izateko.